San Juan jaietarako egitarau oparoa prestatu dute Donibanen

Igande arratsaldean hasiko dira Donibaneko lehenengo festak, sanjuanak. Jaiak ospatzeko egitarau oparoa prestatu dute barrutian. Txupinazoa larunbatean izango den arren, Aiton-amunen Aterpekoek bihar ekitaldi pare bat egingo dituzte. Asteburu honetarako ez ezik, datorrenerako ere prestatu dituzte hainbat ekimen. Honakoa da egitaraua:   Bihar
  • Aitona-amunen Aterpean ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa.
  • Jubilatuen bazkaria.
  Etzi
  • 18:30ean: Lexoren omenezko estropada. I. Negua estropada (Gazte Mailako mutilak eta seniorrak).
  • 19:00etan: 1963 eta 1988 urteetan Kontxako estropada irabazi zutenei omenaldia. Aurtengo denboraldiaren errepasoa era traineru denboraldiaren aurkezpena.
  • 21:00etan: Afari-merienda.
  Ekainak 23, igandea
  • 09:00etatik 13:00etara arte: Arrantza saioa itsasoan (txalupetan).
  • 10:30ean: Triatloia Bonantzako arkupetik hasita. Izena ematea ordubete lehenagotik egin daiteke.
  • 12:30ean: Aizkora desafioa Bizkaia plazan, Txintxuaneko Xabi eta Patxikuko Eneko Seinen artean. Bertsolariak izango dira bertan.
  • 18:00etan: Buruhandiak Meipitik plazara.
  • 19:00etan: Txupinazoa botako dute Ane Arraras Novas eta Ander Aguete Fernandezek, eta ondoren ikurrina igoko dute.
  • 19:15ean: Kantu-poteoa, esku soinuak girotuta.
  • 20:00etan: Goizean arrantzatutako arrain erreen dastaketa plazan.
  • 21:15ean: Konstantzia Bandak plazatik elizarainoko bidea egingo du San Juan martxa joaz. Bukatzean, plazara itzuliko dira eta sua piztu bitartean musika jotzen ariko dira.
  • 22:30ean: San Juan sua eta aurreskua.
  • 22:45etik 01:00etara: Dantzaldia Itzartu taldearekin.
  Ekainak 24, astelehena
  • 10:00etan: Diana txistulariekin.
  • 12:00etan: Haur eta gazteen danborrada Meipitik plazara Pasai txarangak lagunduta.
  • 17:30eean: Gimnasia erritmikoko erakustaldia.
  • 17:30ean: Mus txapelketa plazan.
  • 18:15ean: Haurrentzako jolasak plazan.
  • 19:00etan: Haurrentzako askaria.
  • 19:00etan: Pasai txaranga herriko kaleetan zehar ibiliko da.
  Ekainak 29, larunbata
  • 16 orduko futbito txapelketa, kiroldegian.
  Ekainak 30, igandea
  • 08:00etan: Ibilaldi neurtua helduentzat, baserri zaharretatik. Irteera Itsas Mendi elkartetik.
  • 09:00etan: Ibiladi neurtua haurrentzat. Bukatzean pintxoak egongo dira.
  • 14:00etan: Sari banaketa eta barrikotea.
  • Arratsaldean zehar toka txapelketa egingo dute, zenbait jokorekin batera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.