Udako festa antolatu du Errenteriako PSE-EEk

Udako festa deitzen den ekitaldia prestatu du Errenteriako PSE-EEk larunbaterako. Beraungo Pablo Sorozabal plazan egingo dute, 17:30etik aurrera, eta tailerrak, eztabaida eta musikari egingo diote tartea. Euria eginez gero, Beraungo auzo elkartean egingo dituzte ekintza guztiak. PSE-EEk eta Gipuzkoa zein Errenteriako JSE-Egaz Euskadiko Ezkerraren Gazteak antolatu dute ekimena, “kurtso bukaera ospatu, urtaro aldaketa eta herritarrengana hurbiltzeko”. Egitaraua
  • 17:30: Eskulan tailerra haurrentzat eta rol jokoen saioa, Atlas elkartearen eskutik.
  • 19:00: Pintxo pote postua, doan, dena bukatu arte.
  • 19:30: Gaurkotasuneko gaien gaineko eztabaida.
  • Bitartean: DJak.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.