Euskarazko filma ostiralean Itsas Etxean
Midas erregearen altxorra filma proiektatuko dute larunbat arratsaldean Itsas Etxean, euskaraz. 18:00etan hasiko da eta ordubete lehenago irekiko dute Itsas Etxeko leihatila, sarrerak erosi ahal izateko. Sarreraren prezioa 3 euro izango da.