Los jubilados de Santiago de Cuba taldea, igandean, Hondarribian
Los jubilados de Santiago de Cuba talde ezagunak Hondarribiko Banako tabernan joko du igande honetan, hilaren 23an, Europan egiten ari diren biraren barruan. Buena Vista Social Club taldearekin batera son musikaren ordezkari onena da eta disko berria grabatzera etorri dira Euskal Herrira. Sei kontzertu emango dituzte bertan, eta beste bederatzi Europako hainbat herrialdeetan.
Santiagoko Casa de la Musica jotzen duen talde mitikoa da Los Jubilados. 1999an elkartu ziren berriro. Urte berean, haien lehen diskoak Nuevos cubanos Cubadisco sari ezaguna jaso zuen. Ospeak mugak gainditu zituen. Hego Ameriketan zein Europan kontzertuak ematen hasi ziren. Orduz geroztik bira bat baino gehiago egin dute atzerrian. 2012an, Euskal Herrian, Frantzian, Espainian eta Austrian aritu ziren Kameluaken eskutik.