Herri Musika Eskolan matrikula epea zabalik dago

Oiartzungo Herri Musikan ikasturte bukaerako ekitaldia egin zuten, baina dagoeneko hurrengoa prestatzen ari dira. Txistua eta danbolina, txalaparta, alboka, dultzaina, xirolarrua, biolina eta herri perkusioa, besteak beste, ikasi nahi duenak Ergoienen dagoen eskolan du horretarako aukera.Horretarako matrikula epea zabalik dago uztailaren 15a arte. Herri Musikaren Txokoan bertan matrikula daiteke (Tornola, 6), telefono bidez (943 49 35 78), posta elektronikoz edo webgunearen bidez. Bertan topa daitezke ikastaro bakoitzaren xehetasunak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.