Koadrilek koloreztatu dute Irun

http://www.youtube.com/watch?v=Tag_Kp-DgRc&feature=youtu.be

Koadrilak dira protagonista sanmartzialen hasiera honetan. Goizetik hasita, azken aste hauetan prestatutako kamisetekin koloreztatu dute Irun, eta horren erakusgarri, bazkarira joan aurretik Irungo kaleetan egin duten kalejira: kolore guztietako elastikoak ikusi ahal izan dira. Txaranga eta batukadaren erritmoarekin Moskutik Ficobarako bidea egin dute. Bertan, 1.600 lagun biltzekoak ziren bazkaltzeko. Bazkalostean, musika zuzenean izango dute DJekin, eta 21:00ak alderako egingo dute buelta erdialdera jaiari segida emateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.