Sanmartzialak. Ekainaren 24ko egitaraua

Ekainak 24

  • 11:00etan: Mendibil patata tortila lehiaketaren IV. ekitaldia, Biteri plazan.
  • 11:30etik aurrera: Haurrentzako atrakzioak, Pedro Manuel de Aristegi y Petit plazan (Anaka). Ordutegia: 11:30etik 13:30era, goizez, eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez.
  • 12:30ean: Jenaro Etxeandia plazatik (lehengo Biseratik) Ficobara joateko trenak irtengo dira, adinekoen bazkarira joateko. Azkeneko trena 13:40ean irtengo da. Bueltakoak 17:00etatik 19:00etara izango dira.
  • 14:00etan: Adinekoen bazkaria, Ficobako 3. pabilioian.
  • 18:00etan: Gari, Lontxo eta Joselontxo pailazoak Urdanibia plazan.
  • 20:00etan: XXVII. San Martzial argazki txapelketa herrikoiaren sari banaketa, Irungo Argazkilaritza Elkartearen egoitzan (Izaga kalea, 7).
  • 20:00etan: Zirku ikuskizuna San Juan plazan, Circortito taldearen eskutik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.