Sistiaga-enea okupatu zuten lagunei babesa eman eta zigorra salatu dute

Hamarnaka lagunek egin dute elkarretaratze ibiltaria gaur goizean Lezon. Kale Nagusiko Sistiaga-enea etxea okupatu zuten hiru laguni babesa eman nahi izan diete eta era berean zigorra salatu. Usurpazio delitua berretsi du Lurralde Auzitegiak eta horren haritik 1.200 euroko isuna edo bi hilabeteko kartzela zigorra (eta bi urteko epean lau hilabeteko aurrekari penala) bete beharko dute.11:30ak pasata abiatu dira Gurutze Santuaren plazatik hamarnaka lagun Etxe hutsak erabilpenik gabe, okupazioa zilegi zioen pankartaren atzetik.Herriko kaleetatik barrena ibili dira eta Kaleratzerik ez! eta Banketxeak lapurrak! oihu artean herriko banketxeen aurrean gelditu dira. Gero, Sistiaga-enea etxera joan dira eta bertan Etxe okupatua, etxe zaindua dioen ikur modukoa jarri dute. Bukatzeko Txerrimuñon elkartu dira guztiak bertan prest zituzten pintxoak jateko. Sistiaga-enea etxea 2010. urtean okupatu zuten.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.