Auzolanean Donibaneko Alabortza garbitu dute

Hondartza egur eta plastioz garbitu, inguruko belarrak moztu, euriak ekarritako harri txintxarra pilatu… Hori guztia egin zuten joan den larunbatean, auzolanean, Donibaneko Alabortzan. Bonantza Auzo Elkarteak deituta IX. Alabortza Eguna egin zuten paraje horretan, hura garbitzeko, eta aldi berean erakundeei eskatzeko bertarako aurreikusita dauden egitasmoak egin ditzatela. Eta hori guztia egiaztatzeko, Alabortzaren sarreran plaka jarri zuten, auzolanaren indarrez zonalde hori garbia dagoela denek jakiteko. Lanaren ondoren, atseden hartzeko parada izan zuten sanjuandarrek. Bonantzaren arabera, “X. Alabortza Eguna izango da, eta ez dugu dudarik egiten: festa eguna izango da sanjuandarrentzat!”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.