Odol erauzketa izango da bihar

Oiartzungo Odol Emaileen Elkarteak deituta, bihar odola aterako dute anbulatorioan. 18:00etatik 20:00etara izango da horretarako aukera. Elkartetik inoiz odola eman ez dutenei deialdi berezia egin diete, “emaile berriak behar dira. Apirilaren 16an izan zen azkeneko odol erauzketa Oiartzunen eta orduan 50 lagun joan ziren odola ematera. O+ odol mota 19 lagunek eman zuten; O- mota 11k; A+ 13 lagunek; A- 4k eta B+ motakoa 3k.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.