Arma Plaza Fundazioak Constantino Virto hondarribiarraren
Arrantzaleak liburua argitaratu du, udalaren eta Done Pedro Itsasgizonen Kofradiaren babesarekin. Ostiralean aurkeztuko dute, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Arrantzale familia ardatz hartuta, joan den mendeko 40-50 hamarkadetako bajurako arrantzaren historia lantzen du idazleak, herriko bizitzan zuen eragin handia nabarmenduz.
Liburu mardula da
Arrantzaleak, atzean dokumetazio lan handia duena eta Virtok berak lumaxkaz egindako dozenaka marrazki jasotzen dituena. Marrazki horiek eta erabilitako hizkuntza errazak, erabat pedagogikoa bihurtzen dute lana, argibide oharrez lagunduta dagoelarik. Arma Plazatik azaldu dutenez, “ez du arrantza zentzu hertsian jorratzen, eta bere ikerketaren protagonista den arrantzaleak duen problematikarekin eta bere bizitzaren, etxearen, osasunaren, eta bestelako alderdiak erakusten dizkigu”.