Donosti Cupen partidak hartuko ditu berriro Errenteriak

Uztailaren 1etik 5era jokatuko dituzte Donosti Cup txapelketaren partidak, eta zelaietako bi Errenteria-Oreretakoak izango dira: Fanderia eta Beraungoa. Partidak 10:00etan hasiko dira, eta azkenekoa 20:00etan bukatuko da. Haurren nazioarteko txapelketa da Donosti Cup. Hala, aurten 23 herrialdetako 400 taldek baino gehiagok parte hartuko dute. Partidak 22 egoitzatan jokatuko dituzte. Errenteria-Oreretatik Frantzia, Portugal eta AEBetako taldeak pasatuko dira. Aurtengo ekitaldian hamahiru kategoria egongo dira (zortzi mutilenak eta bost neskenak). Informazio gehiago www.donosticup.com webgunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.