Mirene Etxeberriak bi domina lortu ditu Mediterraneoko Jokoetan

Mirene Etxeberria

Etxeberria, dominarekin

Azeri Elkarteko kirolari den Mirene Etxeberria hondarribiarrak, zilarrezko bi domina lortu zituen asteburuan Arku Tiraketan, Turkiako Mersin hirian egiten ari diren Mediterraneoko Jokoetan. Lehen aldia da euskal jaurtitzaile batek halako balentria gauzatzen duela eta, gainera, lehen aldia da ere Gipuzkoako Txapeldun gaztea nazioarteko txapelketa handi batean lehiatzen dela. Igandean taldeka lortu zuen zilarra hondarribiarrak eta atzo, astelehenarekin, banakako finalera sailkatu eta podioko bigarren koskara igo zen Mirene Etxeberria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.