Oiartzungo Irrien Lagunek bidegorriko komunak apainduko dituzte

Irrien Lagunak Oiartzunen

Irrien Lagunak Oiartzunen

Ostegun honetan, hilak 27, Altzibarren dauden bidegorriko komunak margotu eta apainduko dituzte Oiartzungo Irrien Lagunek antolatuta. 11:00etan hasiko dira saioarekin. Goizean 13:00ak arte egongo dira eta arratsaldean 16:00etatik 19:00etara. Idoia Beratarbidek lagunduko die margoketa lanetan bertaratzen direnei.Ez dute soilik margoketa eta apainketa egingo, egitarau zabala prestatu dute; hala, tailerrak, merienda, dantza, jolasak, rokodromoa eta buruhandiak izango dira, besteak beste. Saio hori lehenagotik egin behar bazuten ere, hainbat arrazoi medio atzeratu egin zuten eta Altzibarko festen barruan sartu dute. Festak hasteko auzolana Irrien Lagunena ez da Altzibarren egingo dute auzolan saio bakarra izango. Izan ere, Agerrealde Etxadiaren ingurua txukuntzeko gelditu dira altzibartarrak 16:00etatik 20:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.