Sanmartzialak: Ekainaren 27ko egitaraua
Ekainak 27
- 09:30ean: Irun Hiria Binakako Ibilaldia Neurtuaren XV. ekitaldia. Luis Mariano pentsiodunen etxetik irtengo da, eta zortzi kilometroko ibilbidea egingo dute. Makila elkarteak antolatu du.
- 11:30ean: San Migel auzoko Anzaran plazan, haurrentzako atrakzioak. Ordutegia: 11:30etik 13:30era, goizez, eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez.
- 18:00etan: Sun magoaren emanaldia, Urdanibia plazan.
- 18:30ean: Afizionatuen eskupilota 61. gurpil kirolen txapelketa, Uranzu pilotalekuan.
- 20:00etan: Jesus Guridiren El caserío zarzuela, Amaia KZn.
- 20:30ean: Zabaltza plazan eta Karrika Nagusian, Los Perolas taldearen musika.
- 22:00etan: Santiago kaleko Euskal Jai pilotalekuan, Kemen dantza taldearen emanaldia.
