Bi gerriko beltz gehiago Hondarribiko Kisoku Karate taldearentzat

Kisoku gerriko beltzak

Bi karatekak Jose Angel Rial irakaslearekin

Hondarribiko Kisoku Karate Taldeak bi gerriko beltz gehiago lortu ditu. Igandean 5. Dan arteko azterketak egin zituzten Jostaldi pilotalekuan eta Mendeluko gimnasioko bi emakume aurkeztu ziren: Amaia Sanchez Igiñiz eta Edurne Mateo. Klubetik jakinarazi dutenez, “biek lan bikaina egin zuten, teknika eta kumite (borroka) probak gaindituz”. Sanchez Igiñizek Lehen Dan gerriko beltza lortu zuen eta Mateok Bigarren Dan gerriko beltza.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.