Euskara ikasteko ibilaldiak proposatu ditu Banaiz Bagarak

Udako egitaraua martxan jarri du dagoeneko Banaiz Bagara elkarteak, eta euskara zerbait ikasi eta praktikatzeko ibilaldiak proposatu ditu. Herria bera, bertako pertsonaiak eta inguruko mendi, parke edo berdeguneak bisitatuta, hiztegi berri bat ezagutzea da helburua, eta era berean, “bertako jende euskaldun gehiago ezagutzea, udaz gozatzen den bitartean”. Banaiz Bagara elkarteak azaldu duenez, parte hartzea doakoa da, eta denak daude gonbidatuta: “Euskaraz zerbait dakizuenak, urtean zehar euskara ikasi duzuenak mintzalagunak eta baita euskaldun zaharrak ere, maila txikiko lagunekin hizkuntza partekatzeko”. Zentzu horretan, haur, guraso eta aiton-amonei zuzendu zaie. Udan zehar, gainera, kirola, dantza, kantu saioak eta jolasak ere egingo dituzte. Bilgunea Astelehenean hasi ziren udako programarekin, eta abuztuaren 5era arte egongo da martxan. Astero egingo dituzte ekintzak, eta Lau Haizetara euskara elkartearen egoitzan geratuko dira. Ordubeteko iraupena izango du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.