Euskotrenek topo bereziak jarriko ditu Irungo festen harira

Euskotrenek jakinarazi du topo bereziak jarriko dituela hilaren 29an Irunera joateko, eta bertatik bueltatzeko, gauez. Hala, Bidasoko hirira joateko topo berezien ordutegia honakoa da:
  • Lasarte-Oriatik: 22:00, 22:30, 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00, 05:00, 06:00 eta 07:00.
  • Donostiatik (Amara): 23:45 eta 05:35.
Irundik beste herrietara bueltatzeko ere topo bereziak jarriko dituzte. Honakoak dira:
  • Hendaiatik irteerak (Lasarte-Oriaraino iritsiko dira): 22:03, 23:03, 00:03, 01:03, 02:03, 03:03, 04:03, 05:03, 06:03, 06:33 eta 07:03.
  • Hendaiatik irteerak (Amararaino iritsiko dira): 22:33, 23:33 eta 00:33.
Informazio gehiago geltokietan nahiz 902 54 32 10 telefono zenbakira deituz lor daitekeela jakinarazi du Euskotrenek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.