Jaietako su artifizialengatik hainbat bide moztuko dituzte Irunen

Hilaren 28ko (00:15etik aurrera) eta 29ko (22:45etik aurrera) gauetan su artifizialen ikuskizunak prestatu dituzte jai egitarauaren barruan. Horregatik, Irungo Udalak jakinarazi du Santiago zubitik Artiako kanaleraino doan bidegorri bidea itxita egongo dela egun horietako 08:30etik, ikuskizunak bukatu eta dena jaso arte. Aldi berean, ikusleentzako hainbat gune prestatu dituztela jakinarazi du. Honakoak dira:
  • Gal estadiotik enbarkaderoraino dagoen bidegorri zatia.
  • Artiako kanaletik, bidegorrirako sarrera.
  • Santiago kalearen bukaera.
Suak bitartean hiriaren saihesbidea itxita egongo dela jakinarazi du udalak halaber, eta Udaltzaingoaren aginduei adi egoteko eskatu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.