'Arrantzaleak' liburuaren aurkezpena, ostiralean
Hilaren 28an, ostiralarekin, Constantino Virtok Arrantzaleak liburua aurkeztuko du udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Arrantzale familia ardatz hartuta, joan den mendeko 40-50 hamarkadetako bajurako arrantzaren historia lantzen du idazleak, herriko bizitza zuen eragin handia nabarmenduz.
Liburu mardula da Arrantzaleak, atzean dokumetazio lan handia duena eta Virtok berak lumaxkaz egindako dozenaka marrazki jasotzen dituena. Marrazki horiek eta erabilitako hizkuntza errazak, erabat pedagogikoa bihurtzen dute lana, argibide oharrez lagunduta dagoelarik.