Gaur hasi dira Lezon Udan Jostatzera 20013 udalekuak. Hiru eta hamar urte arteko 153 haurrek eman dute izena Lezoko Udalak antolatzen dituen uztaileko udalekuetan parte hartzeko, eta goizero hamaika ekimenekin gozatzeko aukera izango dute 9:30etatik 13:00ak arte. Besteak beste, igerilekuetara astero egingo dituzten irteerak eta ostiraletako txangoak nabarmendu dituzte antolatzaileek. Irteera horietan Errenteria-Orereta, Jaizkibel edo Iturraran parkea bisitatuko dituzte haurrek.
Hilaren 30ean, udalekuen azken egunean, jaialdi berezia egingo dute, bestalde.
Komunikazioa indartu
Udalekuen egitasmoan berrikuntzak egin dituztela nabarmendu du udalak halaber, “komunikazioa indartzeko”. Horren arabera, udalaren webgunean udalekuen gaineko
informazio eguneratua izango da eta programazioa, argazkiak edota iradokizunak ikusteko aukera izango du erabiltzaileak.
haurrak 13:30ean puntual jaso behar direla gogorarazi du azkenik udalak. Lezo Herri Eskolaren irteeran jaso beharko dituzte.