
OKEko neskak Euskal Kopa irabazi zutenean
Futbolean eta pilotan “lan txukuna” egin eta egiten ari direla eta, Oiartzungo Udalak herriko kirolariak zoriondu nahi izan ditu. OKE Oiartzun Kirol Elkartean, batetik, Nazional Mailako neskek Euskal Kopa irabazi zuten ekainaren 22an. “Urteetan zehar OKEk nesken futbola sustatzen egin duen lanaren emaitza da hau ere”, adierazi du udalak, “kopa hori irabazi izanak Nazional Mailako taldearen meritua eta maila bista-bitan jarri du berriz ere”. Bestetik, OKEko mutilak Hirugarren Mailan jokatuko dute hurrengo denboraldian, Preferente Mailatik igo eta gero.
Oiarpeko pilotariak ere zoriondu ditu: “Sorpresa eman dute herriko pilotariek”.