
Errenteria-Oreretako emakumearen heriotza genero indarkeriagatik ez dela izan baieztatu du Ertzaintzak, eta hala jakinarazi dio Errenteriako Udalari. Hortaz, ustezko hilketa salatzeko antolatuta zeuden ezohiko udalbatzarra, eta elkarretaratzea, bertan behera utzi dituzte. Autopsiaren bidez lortutako emaitzen arabera, ustez gaixotasun bategatik hil da 40 urteko emakumea.

Errenteria-Oreretako emakumearen heriotzaren aurrean, erakundeetatik iritsitako erreakzioak.





40 urteko emakume bat hil da Donostia ospitalean, atzo arratsaldean hainbat kolpe zituela erietxeratu eta gero. Ertzaintzak bikotekidea atxilotu du, baina ez du adierazpenik egingo autopsiaren emaitzak jakin arte. Elkarretaratzea deituta zeukan 19:30erako Errenteriako Udalak, baina OARSO BIDASOKO HITZA-ri jakinarazi dionez, bertan behera utzi du.







