Ainhoa Intxaurrandieta, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidente berria
Ainhoa Intxaurrandieta lezoarra izango da aurrerantzean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko (GHK) presidente berria. Postu hori hutsik zegoen, Juan Carlos Alduntzinek utzi zuenetik. Lezoko Udalean Bilduren zinegotzi da Intxaurrandieta, eta Denis Itxasok kargua hartu arte, San Marko Mankonunitateko presidente izan zen.