Arartekoak "konpromiso irmoak" eskatu ditu
Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoak “gaitzespena eta samina” adierazi du Errenterian hildako emakumearen harira. “Indarkeria matxistak bortizki eta errukigabe kendu dio bizia, berriz ere, emakume bati, eta giza zorigaitz arbuiagarria eragin du”, esan du.
Orobat, ezinbestekotzat jo du erakunde publikoek “konpromiso irmoak” hartzea eta jarduera “tinkoak” burutzea emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko borrokan, “baita ere emakumeen kontrako indarkeria matxistaren edozein adierazpen erauzteko orduan ere”.