Begoña Bohoyo eta Clara Rangel, azken aurrekariak Oarsoaldean
Azken hamarkadan Oarsoaldean, Errenteria-Oreretako azkenaz gain, beste bi emakume hil dituzte haien bikotekideek bortxaz. 2006ko urtarrilaren 6an hil zen Begoña Bohoyo pasaitarra Bidasoko Ospitalean, aurretik bere bikotekideak Hendaian zuten etxean jipoitu zuelako 40 urteko antxotarra. Clara Rangel, berriz, 2008ko abenduaren 29an hil zuen harekin bizi zen gizonak, labankadaz, Errenteria-Oreretan konpartitzen zuten etxean. Adingabeko seme-alaben aurrean egin zion eraso bere bikotekideak 33 urteko emakumeari.
Bi hiltzaileek epaiketa izan eta espetxean daude. Rangelen hiltzaileari 28 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2012ko ekainaren 1ean. Bohoyo hil zuenari, berriz, hemeretzi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zioten 2008ko urtarrilaren 29an.