Emakundek "emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera irmoa" erakusteko eskatu du
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak parte hartuko du gaur, 19:30ean egingo den Errenteriako Udalak deitutako elkarretaratzean. Zentzu horretan, ustez bere bikotekideak hil duen emakumearen heriotzaren aurrean, bere “gaitzespena eta salaketa” azaldu ditu, eta herritarrei “emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako jarrera irmoa” erakusteko eskatu die gaur arratsaldean egingo den protestan parte hartuta.