Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errenteriako emakumea berez hil dela esan du behin-behinean autopsiak

40 urteko emakume bat hil da Donostia ospitalean, atzo arratsaldean hainbat kolpe zituela erietxeratu eta gero. Ertzaintzak bikotekidea atxilotu du, baina ez du adierazpenik egingo autopsiaren emaitzak jakin arte. Elkarretaratzea deituta zeukan 19:30erako Errenteriako Udalak, baina OARSO BIDASOKO HITZA-ri jakinarazi dionez, bertan behera utzi du.

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2013/07/02
Autopsiak behin-behinean Errenteria-Oreretako emakumea berez hil dela ondorioztatu du, eta hori jakinarazi dio Segurtasun Sailak Errenteriako Udalari. Horrenbestez, bertan behera utzi ditu zerbait gehiago jakin bitartean, arratsalderako deitutako ezohiko udalbatzarra eta elkarretaratzea. Genero indarkeria izan daitekeelakoan deitu ditu ezohiko udalbatzarra eta elkarretaratzea, baina autopsiaren behin-behineko emaitza jakin ondoren, bertan behera utzi ditu. Errenteria-Oreretako Beraun auzoko 40 urteko emakume bat hil da Donostia ospitalean, atzo arratsaldean hainbat kolpe zituela erietxeratu eta gero. Ubeldu ugari zituen aurpegian eta gorputzean, eta buruan ere kolpe bat zuen, Ertzaintzaren arabera. Ertzaintza ikertzen ari da gertatutakoa, argitzeko emakumearen bikotekideak zerikusirik ote duen andrearen heriotzarekin. Ertzaintzak OARSO BIDASOKO HITZAri jakinarazi dionez, atxilotua eraman dute, baina ez diote galdeketarik egingo autopsiaren emaitza jakin bitartean. Autopsiaren emaitzak “lehenbailehen” jakinaraztea espero du. Atzo 14:15 aldera jakinarazi zion ospitaleak Ertzaintzari emakume bat larri zaurituta eraman zutela erietxera. Sendagileen arabera, zauriak eraso batean eginikoak izan zitezkeen, eta genero indarkeriaren kasuetarako protokoloa jarri zuten martxan. Atzo arratsean atxilotu zuten andrearen bikotekidea, eta erietxeak gaur 10:30ean jakinarazi dio Ertzaintzari emakumea hil egin dela. Udala: “Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen” Errenteriako Udalak, indarkeria matxista izan dela konfirmatuz gero horrelako gertaerak ez dituela onartzen adierazi du. Era berean, herritar guztiei dei egin die gaurko elkarretaratzera —19:30ean Herriko Plazan— joateko. Oiartzungo Udalak ere bat egin du gaurko mobilizazioekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.