Errenteriako Gazte Sozialistak: "Genero indarkeriaren aurrean guztiak bat gara"
Errenteriako Gazte Sozialistek (JSE-EGAZ) herriko emakumearen hilketa gogor salatu dute, “gure herrian beste bortizkeria kasu onartezin bat egon da. Horregatik, kasu hau kondenatzen dugu”. Sozialista gazteek gogorarazi dute “genero indarkeriaren aurrean guztiak bat” izan behar direla, “denok borrokatu behar dugu sexu, ideologia, arraza edo klase bereizkeriaren kontra”, eta hortaz, tratu txarrak salatzeko deia egin dute, “kosturik gabeko 016 telefono zenbakira deituz edo polizia etxeetan”.