Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak “kezka eta haserrea” agertu du ustez bikotekideak eraso eginda hildako emakumearen kasuaren aurrean.
Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren ondoren egin ditu adierazpenak Erkorekak. Bertan baieztatu du Errenterian hildako andrea genero indarkeriaren biktima izan denaren “zantzuak” daudela.
Emakundek “gaitzespena eta salaketa” azaldu du Errenterian hildako emakumearen kasuan, eta herritarrei dei egin die “erakuts dezaten emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako jarrera irmoa”.
Errenteriako Udalak gaur arratsaldeko 19:30erako elkarretaratzera deitu du udaletxearen aurrean, eta bertan izango da Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, eta dei egin die herritarrei protestarekin bat egitera.
Oiartzungo Udalak ere bat egin du emakumearen heriotza gaitzesteko mobilizazioekin.