Zesta punta partidak eta gastronomia dastaketa, ostiraletik Jostaldin
Aste honetatik hasita ostiralero zesta jaialdia antolatuko du Jai Alive enpresak Hondarribian, uztailan eta abuztuan. Kirola eta gastronomia eskutik iritsiko dira Jostaldi pilotalekura, sarrerarekin, Munduko Kontseiluko Txapelketako partidak ikusteaz gain, paella eta herriko txakolina dastatzeko aukera izango baitute hurbiltzen direnek. 20:00etan hasiko dira jaialdiak.
Sarrerak aldez aurretik eros daitezke, Arma Plaza Interpretazio Zentroan, edo egunean bertan Jostaldin.