"Zuhurtziaz" bertan behera utzi ditu udalak udalbatzarra eta elkarretaratzea
Errenteriako Udalak Errenteria-Oreretako emakumearen heriotzaren harira, gaur arratsalderako deituta zituen ezohiko udalbatzarra eta elkarretaratzea bertan behera utzi ditu. “Egoera argitu bitartean, zuhurtziaz” hartutako neurria izan dela zehaztu du.
Errenteriako Udalaren arabera, gaur goizean “ustezko genero indarkeriaren ondorioz” hildako Errenteria-Oreretakoko emakume baten heriotzaren berri izan du, eta kasu horietan ezartzen den protokoloa martxan zegoela jakinarazi diete.
“Informazio hori jarraiki, egoeraren larritasuna kontuan hartuz, Errenteriako Udalak egun bereko 18:30ean ezohiko udalbatzarrerako deialdia egin du, eta baita 19:30ean egitera ere”, gaineratu du.
Hala ere, gerora, autopsia egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik “heriotza arrazoi naturalen ondoriozkoa” izan dela jakinarazi dietela esan du.