Aldaketak madalenetako Koadrilen Egunean

Madalenetako Koadrilen Egunaren harira, ordutegi zein programazioan zenbait aldaketa izan direla jakinarazi dute antolatzaileek. Hala, kamisetak hilaren 18 eta 19an banatuko dituztela jakinarazi dute, ez hasieran bezala hilaren 17 eta 18an. Bestetik, postreak 13:00etarako egon beharko direla prest adierazi dute, ez, iragarri bezala 14:00etarako. Haurren txartelak salgai Dagoeneko haurren txartelak salgai daudela jakinarazi dute: “Txartel txuriak dira, eta 8 euroren truke eskuratu ahal izango dira, 10 urte baino gutxiago dituztenentzat. Euren kamisetarako neurria haurren koadroan zehaztu beharko dela gogorarazi dute. Bestalde, Sindikato tabernan txartelak amaitu direla esan dute, baina laster jarriko dituztela gehiago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.