Behin-behinean aske geratu da hildako emakumearen bikotekidea

Gaur goizean epailearen aurretik pasatu aurretik, aske geratu da atzo Errenteria-Oreretako emakumearen heriotzaren ondotik atxilotutako gizona, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Autopsia egin ondoren, emakumea berez hil zela ondorioztatu dute auzitegiko medikuek behin-behinean. Genero indarkeriarekin zerikusia ote zuen argitzeko atxilotu zuten gizona. Atzo arratsaldean eman zuten behin-behineko autopsiaren berri, eta gaur goizean egin diote galdeketa gizonari. Horren ondotik geratu da aske. Errenteria-Oreretako Beraun auzoko 40 urteko emakume bat hil zen atzo Donostia ospitalean, herenegun arratsaldean hainbat kolpe zituela erietxeratu eta gero. Ubeldu ugari zituen aurpegian eta gorputzean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.