Herri dantzen ikastaroa antolatu dute Errenterian

Hasiberri nahiz aritutakoentzako herri dantzen ikastaroa antolatu dute Ereintza dantza taldeak eta Kukai dantza konpainiak. Hilaren 8, 9 eta 10ean izango da: 18:30etik 20:00etara hasiberrientzat eta 20:00etatik 20:30era gainontzekoentzat. Bi kasuetan Errenteria Musikal Dantza Eskolako gela nagusian egingo dute, hirugarren solairuan. Hasiberriek fandago, arin-arin eta muxikoen oinarrizko pausoak ikasiko dituzte. Aritutakoek, berriz, muxikoak eta dantza lotuak ikasiko dituzte. Lehenengoek 12 euro ordaindu behar dituzte klaseen truke, eta bigarrenek 8 euro. Bi kasuetan Mikel Coca izango da irakaslea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.