Ontzi berrerabilgarriak banatuko ditu udalak Informazio bulegoan, datorren astean

Hondakinak murrizteko Ontziratu zaitez! kanpianarekin bat egin du Lezoko Udalak eta horren harira ontzi birziklagarriak banatuko ditu datorren astean. Kutxa Ekogunea Fundazioarekin elkarlanean astelehenean abiatuko duen kanpainaren bidez, arrandegietan eta harategietan sortzen diren hondakinak murriztea du helburu udalak. Etxebizitza bakoitzeko ontzi bat banatuko dute, haiek erabilita harategi eta arrandegietako papera eta plastikozko poltsen erabilera murrizteko. Bi saltokik egin dute bat Lezoko bi saltokik egin dute bat ekimenarekin, Aliprox Mirandegia autozerbitzuak eta Begoña Arraindegiak, hain zuzen ere. Bi denda horietan erosketa  ontzi berrerabilgarriekin egiten duten bezeroei, gainera, txartelak oparituko zaizkie, hilero saltokiko produktuak erosteko bonoen zozketarako. Udala datorren astelehenean hasiko da ontziak banatzen. Atez ateko informazio bulegoan egingo dute banaketa ostirala bitartean 9:00etatik 13:00etara.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.