'Herritarron epaia' Errenteria-Oreretara iritsiko da gaur

Herrira-k antolatuta, 197/06 doktrina salatzeko Herritarron Epaia ekimena egingo dute, gaur, 19:00etatik aurrera, Errenteria-Oreretan. Herriko bi preso daude doktrina horren eraginpean: Jokin Urain (27 urte daramatza espetxean. Egun Herrera de la Manchako kartzelan dago) eta Juantxo Lasa Txikierdi (28 urte daramatza espetxean, eta Sevilla II kartzelan dago). Herrira-k gogorarazi duenez, Estrasburgoko auzitegiak Ines del Rioren behin betiko epaia ematearen zain daude. Izan ere, 2012ko uztailaren 10ean, Estrasburgoko Auzitegiak agindua eman zuen Del Rio aske uzteko, 197/06 doktrinaren aplikazioak Giza Eskubideen Europako Konbentzioa urratzen duela iritzita. Espainiako Estatuak ez zuen ebazpena onartu, eta gainera, errekurtsoa jarri zuen. “Epaia emanda” dagoela esan du Herrira-k: “Aspektu juridikoan, Estrasburgon 2012ko uztailean aho batez emandakoa eta eremu sozialean, euskal gizartearen, behin eta berriz eskatu baitu giza eskubideen errespetua eta salbuespen neurrien bukaera”. Ekimena 19:00etan hasiko dute Herritarron Epaia ekimena. Ondoren, ostiraletako ohiko kartelada egingo dute, eta segidan, 197/06 doktrina eten lelopean, argazki erraldoia aterako dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.