Minbiziaren kontrako kanpaina Hondarribira iritsiko da astelehenean
Astelehenean eta asteartean Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkarteak azaleko minbiziaren gaineko kanpaina egingo du Hondarribiko hondartzan (eguraldi txarrarekin Hondartza kiroldegian egongo dira). 10:00etatik 13:00etara egongo dira bertan. Gipuzkoako kostaldeko eta barrualdeko hamabost herritan ari dira egiten kanpaina hori, eta kamioi batean hainbat adituk azaleko minbiziaren gaineko argibideak emango dituzte.