Sanferminek inude eta artzainen bisita jaso dute

http://www.youtube.com/watch?v=g2kMMzJ_zBA

[nggallery id=20] Txarangak eta danborradak girotuta, inude eta artzainek Antxo bisitatu dute gaur eguerdian. Ohiko jantziak soinean, artzainek makilak eta inudeek jaioberriak eraman dituzte desfilean. Horrez gain, hainbat pertsonaia berezi ikusi ahal izan dira desfilea irekitzen. Gaur arratsaldearekin batera etorriko dira ekintza handienak, eta batez ere entzumena findu beharko dute antxotarrek. Lehenengo eta behin, bertsoak entzuteko aukera izango dute Azokara joaten direnek, 19:30ean. Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso eta Xabier Silveira ariko dira nor baino nor. Gauean, berriz, Basari elkartearen danbor hotsak entzun ahal izango dira, 00:00etan abiatuta. Ordu berean, erritmo biziagoak entzunez, gorputzak astindu ahal izango dira, Tarantella orkestraren erritmoekin Zumardian, eta DJ Beñaten musikarekin Azokan. Gaurko egitaraua
  • 06:00etan: Gauerdi txarangarekin diana.
  • 07:00etan: Lasturreko Marques de Sakaren bigantxak Luzuriagan. 10:00etan: Haurren pala txapelketa Biterin. Egunean zehar haurrentzat puzgarriak Biterin.
  • 12:30ean: Inude eta artzaiak herriko kaleetan zehar Pasai Txarangarekin batera. Ordu berean, Xaxordaren irteera.
  • 16:00etan: Haurrentzako karabina lehiaketa Biterin.
  • 17:00etan: Helduen danborradak bisita egingo die Antxoko Eguneko Zentroan eta Berrako egoitzan dauden aiton-amonei. Ordu berean, mus txapelketa Casa Galician.
  • 19:00etan: Buruhandiak eta erraldoiak barrutiko kaleetan zehar ibiliko dira Itsas Mendiko txistulariekin batera.
  • 19:30ean: Azokan, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso eta Xabier Silveira bertsolariekin.
  • 19:30ean: Toka txapelketa Kupeldegin.
  • 20:00etatik 22:00etara: Tarantella orkestraren kontzertua Gure Zumardian.
  • 20:30ean: San Fermin parrokian Salbea. Pasai Antxoko abesbatzak Agur Maria, Salve eta Aita Gurea kantatuko ditu Jokin Otamendiren zuzendaritzapean.
  • 21:00etan: Haurrentzako dantzaldia Biterin Iñigo Perurenaren eskutik.
  • 21:30ean: Basariko danborradaren afaria elkartean.
  • 23:00: Son kandela taldearen emanaldia Axular plazan.
  • Ordu berean, kontzertua Gaztetxean.
  • 00:00etan: Basari elkartearen danborrada Pasai Txarangarekin batera.
  • Ordu berean, Tarantella orkestrarekin dantzaldia Zumardian.
  • Ordu berean, Beñat Dja Azokan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.