Bi gazte zauritu dira motorrarekin izandako istripuan

Errenteria-Oreretako eta Pasaiako bi bizilagun zauritu ziren motorrarekin izandako istripuan, ostiraletik larunbaterako gauean, Donostiako saihesbidean. Biak Donostiako ospitalera eraman zituzten. Errenteriako zaurituak 21 urte ditu eta Pasaiakoak 25 urte. Segurtasun Sailak eman du istripuaren berri. Goizaldean, 05:30ean, izan zuten istripua, Irungo norabidean. Motorra bidetik atera eta eskuineko hesiaren kontra talka egin zuten, Zorroagako tunela pasata eta La Salleko bihurgunea baino lehen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.