'Euskaraz bizi nahi dut' herri lasteketa egingo dute Oiartzunen

'Euskaraz bizi nahi dut' lasterketa, iaz, Oiartzunen

‘Euskaraz bizi nahi dut’ lasterketa, iaz, Oiartzunen

Aurten, bigarren urtez jarraian, Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketak egingo dira hainbat herritan, tartean Oiartzunen. Data zehatzak oraindik jarri gabe dauden arren, irailaren 21etik urriaren 20ra bitarte izango dira lasterketak.Kontseiluak antolatutako ekimen honen bidez, “euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri lasterketaren bidez adierazi nahi da”. Lasterketok ez dira lehiakorrak, euskara eta kirola uztartzen dituen ekimena da. Kontseilutik adierazi dutenez, iaz egin ziren herrietan baino gehiagotan egingo dira aurten lasterketak. Zerrenda www.euskarazbizinahidut.org atarian ikus daiteke.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.