Herrera Herrira-k batzarra egingo du etzi
Herrera Herrira-k batzarra egingo du etzi, 19:30etik aurrera, Ziriza Etxean. Bertan, maiatzaren 25ean egindako Topagunean eraikin horri buruzko proposamena aztertuko dute. Herritarrentzako eraikin balioanitza bihurtzea nahi dute, “nahiz eta portu agintaritzak hori oztopatzen duen”. Ziriza Etxean bertan aldarrikapena egitea “modu onena” dela uste dute, eta badiaren biziberritzearen lehen harria izatea nahi dute.