Abuztuaren 24an hogei urte egin dituela ospatuko du Psilocybek

Goi mailako kontzertu batekin ospatuko du Psilocybe Elkarteak aurten hogei urte bete dituela. Atom Rhumba, Guadalupe Plata eta Willis Drummond taldeek joko dute abuztuaren 24an Zumardian egingo duten jaialdian. Sarrera doan izango da. Ez da hori izango XX. urteurrenerako prestatuko duten ekintza bakarra. Besteak beste, dokumentala grabatzen ari dira eta hogei urtean elkarteak antolatutako kontzertuetan eginiko argazkiak bildu dituzte erakusketa bat antolatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.