Asobaleko plaza lor dezake Bidasoak

Bidasoa eskubaloi taldeaDesagertzeko zorian dago Atletico Madril eskubaloi taldea, arazo ekonomikoengatik. Asobal liga utziko balu, Irungo Bidasoa eskubaloi taldeak, Galiziako Academia Octavio taldearekin batera, plaza hori betetzeko aukera izango luke. Bietako batek lor dezake Espainiako eskubaloi liga nagusian jokatzeko aukera baldin eta baldintza hauek betetzen badira: Atletico Madrilek Asobali uko egitea, eta Asobalek eskatzen dituen baldintza ekonomikoak bete ahal izatea. Hurrengo egunetan jakingo da zer gertatuko den.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.