Basurtuko ospitalera eraman dute Aitzol Gogorza euskal presoa

Aitzol Gogorza Oreretako esukal presoa Basaurtuko ospitalean dagoela jakinarazi du Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak. EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamabost presoetako bat da Gogorza. Oreretarrak nahasmen obsesibo konpultsiboa du eta krisi baten ondorioz ospitaleratu behar izan zutela atzo azaldu du Etxeratek. Urte asko daramatza Gogorzak gaixorik eta duen patologia dela eta sintoma psikotikoak pairatzen ditu. Etxerat elkartetik espetxeak berak eta bertan bizi dituen baldintzak Gogorzarengan duten kaltea nabarmena dela esan dute, eta haren eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten gainontzeko euskal presoak berehala aske uzteko exijitu  dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.