Kasino Zaharraren jaialdia, ostegunean

Kasino Zaharrak urteko batzarra egingo du hilaren 11n, osteguna, eta ondoren jaialdia egingo dute, arratsaldez. Lehenik, antzerki emanaldia izango dute, Josefina Indakoetxea eta Edurne Zuzuarregiren Tiempos modernos obrarekin. Gero, bertako abesbatzak abestuko du, eta dantzaldia izango da, indarrak agortu arte. Kasino Zaharretik jakinarazi dutenez, “bukaeran lunch bat eskainiko da etortzen diren guztien artean”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.