Lizarrustitik Otzaurtera joango dira Errenteriako mendizaleak

Urdaburu mendizale elkarteak beste irteera bat antolatu du Meditarreneoko isurialdeen banalerroaren sortaren barruan. Hala, hurrengo larunbatean, Lizarrusti gainetik Otzaurtera joango dira mendizaleak. Bidean, Irumugarrieta, Intxusburu, Balankaleku eta Etxegarate igaroko dituzte. 6 ordu eta erdiko ibilbidea izango da. Zumardiko autobus geltokian geratu dira irteeraren egun berean, 07:30ean. Izena emateko Urdaburu elkartearekin jarri behar da harremanetan, handik pasata edo telefonoz deituta (943 52 78 79). Ordutegi mugatua du: astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:30era.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.