Merkataritza Azoka jarriko dute asteburuan Zuloaga kalean

Higer Merkatari Elkarteak eta Hondarribiko Artisauen Elkarteak Hondarribia Blues Jaialdia baliatuko dute Portu auzoan Merkataritza eta Artisautza Azoka antolatzeko. Jaialdia dela-eta, ostiraletik igandera arte Zuloaga kalea oinezkoentzat soilik izatea erabaki du udalak eta Higerrek eta artisauek azoka jarriko dute bertan, larunbatean eta igandean, 11:00etatik 21:00etara. Higerretik jakinarazi dutenez, “merkataritza arloko askotariko enpresak elkartuko dira euren produktuak prezio erakargarrietan saltzeko: moda, osagarriak, bitxiak, oparietakoak, kirol arropa, haurren moda eta zapatak, lentzeria…” Ekimena, Hondarribiko Merkataritza Biziberritzeko Planaren barruan kokatzen da eta Hondarribiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren babesa du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.