Ugaldetxoren txanda izango da gaur parte hartze tailerrean

Gaur, 19:00etatik aurrera, parte hartze tailerrean parte hartzeko aukera izango dute ugaldetxotarrek, Atamitxen. Hirigintza Planaren barruko tailerra izango da eta Ugaldetxoko bizilagunek euren auzoa nolakoa izatea nahi duten proposatu ahal izango dute. Gaurko saioarekin auzoen parte hartze saioak bukatuko dira. Ikasturtea hastearekin batera herriko ikastetxeetan egingo dituzte saioak, gaztetxoen iritzia biltzeko asmoz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.