
Shemekia Copeland
Deltagroovekoen armoniken eta Malina Moyeren Stratocasterraren baimenarekin, ahotsen jaialdia izango da aurtengo. Sugaray Rayford, Shemekia Copeland eta Eric Burdon, hiru basapizti elkartu dituzte antolatzaileek kartel berean. Bakoitzak bere estiloan, aztarrena utziko dute Bentako eszenatokian.
Ez galdu:
- Haurren kontzertua. Jaialdiko kontzertu onenetakoa izango da. Igande goizean, 11:30ean, Kutxa eszenatokian, kirol kaian.
- Hendrix emakumea. Hala izendatu zuen Guitar World aldizkariak Malina Moye gitarjole ezkertia. Ostiralean, 00:00etan, Bentan.
- Suga, askotariko eran. Deltagrooveko musikariak egunero ariko dira, Sugaray Rayford ahotsa buru dutela. Suga, Bentan izan zen atzo, larunbatean Delta Harp Blast taldearekin errepikatuko du (00:00) eta igandean Mannish Boysekin (22:30). Eta kontzertu pedagokikoan irakasle bezala jardungo du.
- Burdon animalia. Historiako abeslari onenetako zerrenda guztietan ageri da The Animals bandako ahotsa. Igandean, 20:30ean Benta eszenatokian.